domingo, 12 de febrero de 2017

Guztiok ditugu gure baitan lehen hezkuntzako oroitzapenak, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak. Batzuentzako oroitzapen orokorrak agian haurtzarako hoberanak izango dira eta beste batzuentzako ez hainbeste. Ondorengo ariketa honekin, oroitzapenak piztea baino gehiago hausnarketa edo gogoeta sakon bat egitea da helburutzat. Zertan datza? Lehen Hezkuntza garaiko objetu, tramankulu, edota beste oroitzapeneren baten argiazkiak azalerarazten dizkigun sentimentu eta pentsaerak agerraraztea. Horiek zerk sortuak izan dira? Curricularrak izan dira ala ez? Maistra/Maisuaren jokaera egokia izan da? Hau da, norberak egoera horretatik ikasitako adierazi behar da.

Ni ez naiz zaharra, baina lehen hezkuntza orain dela urte asko bukatu nuen, eta nire sasoian ez ziren argazkiak ateratzen gaur egun bezela. Baditut lehen hezkuntza sasoiko argazkiak familiarekin baina ez eskolan, hortaz, objetu pare bat bilatu ditut eta horren araberako hausnarketa dakarkizuet.


Lehen Hezkuntza niretzako mugimendu askoko sasoia izan zen, eskola biren artean burutu nuelako. Nik txiki-txikitatik ikasketak ikastola batean egin nituen baina lehen hezkuntzako bigarren zikloan eskola publiko batera aldatu ninduten. Nahiz eta herri berdineko eskola izan, aldaketa nabaria da, jende barria ezagutzen da, eskolaren funtzionamendua guztiz desberina da, eta batez ere, zu zara "berria". Horrek desberdin sentiarazten dizu, lan gehiago egin behar bazenu bezala arlo guztietan. Laguntza asko jaso nuen iraskaslegoaren aldetik baina ikaskideen taldean sartzea zailagoa izan zen.
Denbora pasa ahala, gauzak hoberantza zindoazen baina egia da nik beste batzuk baino lorpen gehiago egin behar nituela lagunen onarpena izateko. Alde horretatik nahiko frustragarria zen.
Momentu batzuetan "berria" izateagatik baino beste zerbaitengaitik izango zen ere galdetzen nion neure buruari, baina, urte baten barruan nirekin ikastolara ibiliko 3 lagun etorri ziren eskola berdinera eta deneri gertatu zitzaien berdina, hau da, denak ginen "berriak".

Eskolaren aldaketa honek ez zuen nire klaseko errendimenduan eraginik izan, baina egia da, gaztelera gehiago landu behar izan nuela. Ni mundu euskaldun batetik nentorren eta nire erdara agian pixka bat eskasa zen eskola horretan lantzen zen mailarako. Irakasle batek errefortzuko klaseak ematen zizkidan eta atoan jarri nintzen egunean.


Natur Zientzietako irakasgaitik irteera txiki bat egin genuen eskolatik gertu zegoen baso batera. Helburua zuhaitzetako hostoen desberdintasunak ikustea zen, bakoitzaren ale bat hartuz eskolan zikatzen jartzeko. Noski, bertan geundela, gure inguruko naturaren azterketa bat egin genuen.
Poztasun handia hartu genuen, eskolara bueltan, lantzar batetik pasatzerakoan, gutako batzuk 4 orritako txirtak aurkitu genituenean. Bakoitzak bat hartu eta etxera eraman genuen zikatzen jartzeko.
Oraindik gogan dut basoko zein lekutan egon ginen eta zer nolako azalpenak eman zizkigun, agian basoa gustuko dudalako, bai eta zuhaitzak ere.
Klasetik kanpoko jarduera zen baina ahala ta guztiz ere Curricularra zen. Niri egindako ekarpena oso handia izan zen, batez ere naturarekin erlazionatzen ikasteko. Irakaslearen prestakuntza eta prestutasuna ikasleak basora eramateko ezinbestekoa izan zen jarduera honetarako, beraz bere ekarpena guretzako oso baliagarria izan zen.
Pertsonalki, nik asko baloratzen dut irteera hau, umeeak naturarekin konexioa ez dezaten galdu/ahaztu eta gure inguruan dugun natura baloratzen ikasi dezaten.



Koloretako gatz botila! Nork ez du egin? Plastikako ikasgaian burutzen zen lanetariko bat da. Nik ez dut oroitzapen oso onik ikasgai honekin. Hau da, beste ikasgai batzuetan hobea naiz plastikan baino. Ez zait marrazketa gustatzen, ezta margoztea, etab. Orokorrean, plastikarekin zerikusia duten arlo guztiak ez zaizkit gustatzen. Eta zergaitik? Ez ditudalako ondo egiten? Eta zergaitik ez ditut ondo egiten?
Behin, ez orain dela asko, irudi bat polita den ala ez, edo ondo dagoen ala ez esatea, subjetiboa dela esan zidaten. Horrek esan nahi du, niri norbaitek noizbait esan didala txarto egiten dudala, eta horren ondorioz, nik neure buruari esanten diot plastiketan txarra naizela eta ez zaizkidala gustatzen. Baina hori ze puntutaraino da egia?
Neure buruaren birpasa sakon bat egin beharko nuke nola izan den jakiteko, eta "resert" bat egin ohitura txar hori kentzeko. Hau da, subjetiboa bada, eta nire irudiak politak badira niretzako, nik plastika gustuko dut.
Arazoa, nire ustean, sozializazioan ere egon daiteke, hau da, gauzak gizarteak esaten duen bezala egin behar dira, horretarako ezartzen dituzte arauak. Eta arau horietatik kanpo doazenak txarto eginda daude.Umeari emaginazioa libre utzi beharrean gauzak nola egin behar dituen irakasten zaio.
Hau alde batera utzita, irakasleak badio irudia txarra dela, nire autoestimua beheraka joango da eta plastika gorratatu egingo dut, edo zikera ez dut gustoko izango. Beraz, irakasleraren papera kasu honetan oso garrantzitsua da.


Santa Ageda! Eskola guztien progrmazioan barneratuta dagoen eguna. Curriculum-etik kanpo baina badu beste helburu bat, Euskal kulturaren zabalkundea gure gizartean.
Oroitzapen oso onak egun honekin, lehen aipatu bezala, nik lehen hezkuntza bi eskolatan burutu nuen, eta ikastola ni bizi naizen auzounean kokatuta dago. Betidanik, ikastolak ume txikiak auzoko baserrietara erameten ditu umeak kantatzera eta oso polita da zure ikaskideekin zure etxera joatea abestera. Beste eskolara joan nintzenean, herriko plazan abesten genuen, eta emozioa ere oso handia zen, jende asko bait zegoen guri begira.
Azken finean, egun horretan, gu protagonista bezala sentitzen ginen eta horrek autoestimua igotzen dizu beraz oso ona da hórrela gauzak egitea umeentzako. Jendearen txaloak entzutea eta abesten zaudenean denak isilik geratzea, umea garrantzitsu sentitzen da.
Zoragarrriena, jende guzti horren artean gurasoak egotea da.


Txirula, ze oroitzapen onak! Ze gustoko nuen txirula jotzea! Leehen Hezkuntzan hasi nintzen txirula jotzen eta hor konturatu nintzen musika gustoko dudala, beno, musika maite dudala.
Nere bizitzan lehenengo jotzen ikasi dudan instrumentua izan da, eta horri esker piztu zen nere musikareriko sena, geroago beste instrumentu batzuk jotzen hasi bait nintzen.
Eskolan Musikako ikasgaia Curriculum-ean barneratuta dago. Nik gustokoen nuen ikasgaia zen,ez bakarrik oso ondo jotzen nuelako txirula, edo beste instrumento batzuk, musikaren inguruko gauza guztiak ondo barneratzen nituelako.
Klasean ikaslerik hoberena nintzen, eta irakaslearen errefortzu positiboarekin nire interesa areagotu egin zen, beraz emaitzak eta interesak goraka zindohazen apurka-apurka.
Musikak alaitu egiten zidan, autoestimua sendotzen zidan, niretzako gogorra zen sasoi batean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario